Sunday, May 18, 2008

Sika award 2008




I have been working with Beatriz del Castillo and her team mates in the 2008 Sika Architectural Competition. This year the theme was "profitable city". We have been discussing for a while and someone proposed the idea of mergeing the colours of the city with the colours of brands. Coke is red, Orange is obviously orange and Caja Madrid has a green bear as a logo. So this is it. Simple idea and fast execution. 
We were awarded with a mention!



Friday, May 16, 2008

DRAGOI BOLA BERRESKURATZEKO PROIEKTUA



Laurogeita hamarreko hamarkadan ETB1-ean ikusten genuen DRAGOI BOLA beste hainbat neska mutikok bezela. Akira Toriyama-k sorturiko komikian onarritutako animazio serie japoniar honen 153 atalak DRAGON BOX delako 25 diskako kutxa baten argitaratuak izan ziren Japonian 2004ko uztailaren 7an, DVD formatuan. Ordurako DRAGOI BOLAren jarraipena den DRAGOI BOLA Z salgai zegoen Japonian, izan ere urte bat lehenago, 25 diskako kutxa bana kaleratu baitzituzten, 2003ko martxoaren 13an DRAGON BALL Z DVD BOX vol 1 eta hile batzuk beranduago 2003ko irailaren 18an DRAGON BALL Z DVD BOX vol 2.

Guztira 75 diskaz osaturiko hiru kutxetan DRAGOI BOLA eta DRAGOI BOLA Z guztia eskuragarri zegoen japonian 2004ko uztailerako; hori bai, japonieraz eta hiru mila euro baino gehiago ordainduta, kutxa bakoitzak 150,000yen balio baitzituen. Bien bitartean geu, ea Dragoi Bola DVD formatuan Euskal Herrira noiz iritsiko desioan eta euskarara bikoiztuta aterako ote zenaren irrikaz.

2005eko otsailean, manga Films ek eta Salvat-ek Dragoi Bola DVD formatuan kaleratuko zutela iragarri zuten, Erderaz eta estatuko hainbat  hizkuntzekin, katalanez, galizieraz eta baita euskaraz ere. Tamalez japonierazko jatorrizko bikoizketa etzuen ekarriko. Serie originalaren 153 atalak 51 DVDtan argitaratzea erabaki zuten, bi asteroko aldizkakotasunez, eta 15 euroko prezioan. Kolekzioak guztira 765 euro kostatuko zituen urte luze batean zehar banatuta. Audio kalitatea nahiko onekoa eta argi eta garbi entzuten zen arren, edizioaren  irudiaren kalitate eskasa eta prezio altua zela eta, interneten erabateko desadostasuna erakutsi zuten jarraitzaileek. Izan ere, Manga Films-ekoek master japoniar berriztuak erabili beharrean telebista autinomikoen airerapenetan erabilitako master zaharrak erabili zituzten eta gaur egungo telebista aparatu eta formatu digitaletan era guztietako zikinkeria eta master zaharren higadura erabat nabarmenak ziren. Hona hemen edizio espainola eta japoniarra alderik alde, DVDtik bertatik ateratako irudiak parekatuta.



Dragoi Bolak DVD formatuan Espainian izandako sarrera kaxkarraren ostean, 2006ko ekainean Selecta Visión-ek DRAGOI BOLA Z master japoniarrekin argitaratuko zuela iragarri zuen autonomietako hizkuntzekin eta baita japonierarekin ere.  Inork etzekien ordea jatorrizko DRAGOI BOLArekin zer gertatuko zen, Manga Filmsek berriz kaleratuko ote zuten master berriak erabilita edo edizio tamalgarri horrekin geratuko ginen betirako.

Urteak igaro eta inongo berririk etzegoenez honen inguruan, nire anaiak eta biok 2007ko gabonetan hasi genuen DRAGOI BOLA BERREZKURATZEKO PROIEKTUA (DBBP). Izan ere Manga Films-en edizioko DVD guztiak kaleraturik zeuden jada eta eskuragarri geneukan materiala erabilita ziur geunden edizio kaxkar hori baino zerbait hobea egin genezakela. Hainbat buruausteren ondoren DVD japoniarretan oinarritutako euskara eta japonierako edizio bat egitea erabaki genuen. DVD japoniarren irudia ez genuenez berriz kodifikatu nahi, kalitaterik gal ez zezan, nolabait lekua bilatu behar genion euskarazko audio pistari DVDetan sar zedin. Horretarako DVD japonairrak hainbat programei esker konputagailuan desegin genituen lehen bizi. Japoniar audioa estereoa 448kbps-etan kodifikatua zegoen, eta erdira, hau da 224kbps kodifikatu ezkero kalitatearen galera apenas nabarituko zen, era horretan euskarazko pista monoaurala 192kbps-etan sar genezakeen soberan zegoen lekuan eta segurtasun margina bat geneukan badaezpada ere. DVD japoniearrek sei atal zekartenez gure edizioak ere sei atal izango zituen. Menuak guztik berregin genituen euskaraz eta atalez-atal edo istorio eran ikusteko aukerak jarri genizkien DVDei. 

Horrela, gaur, 2008ko maiatzaren 16an Dragoi Bolaren lehen diska berregiten bukatu dugu. Prozezu luzea izan da, DVDen barne  estruktura  ulertu eta anitz programa berri erabiltzen ere ikasi behar izan dugu, baina behin lehenengoa eginda, prozesu guztia sistematizatu dugunez bigarrena egitea askoz errexago gertatuko zaigu dudarik gabe.

Proiektu honetan buru belarri genbiltzala, Dragoi Bolaren atalak YouTube-ra igotzea ez zitzaugula ezer kostatzen bururatu zitzaigun. YouTube-k 10 minutuko bideoak besterik ez dituen arren igotzen uzten. Halabeharrez, Dragoi Bolaren atalak hasierako eta bukaerako kantuak kenduta, bi zatitan banaturik daude beti eta nahikoa dira 10 minutu zati hauetako bakoitza igotzeko. Beraz edozein momentutan YouTubeko kanala itxiko digutelaren jakinaren gainean gauden arren, guk ez bait daukagu seriearen egile eskubiderik, egin beharreko gauza bat dela iruditu zaigu Dragoi Bola YouTube-n euskaraz jartzea eta horrela mundu guztira zabaltzea euskara bera. DBBProeiktua kanala estreinatu genuenean Dragoi Bola bertan topa daitekeen  euskarara itzulitako serie bakarra zen. Euskara ikastea helburu duen edozeinendako, txikitako Son Gokuren abenturak berriro bizi nahi dituenarendako eta nola ez jarraitzaile berri ororendako.