Tuesday, August 05, 2014

Yume to kyōki no ōkoku (夢と狂気の王国)



Hayao Miyazaki (宮崎 駿) eta Studio Ghibli-ren Kaze no Tachinu (風立ちぬ) animazio filmaren hiru urte luzeko kreazio prozezuaren barrren-barrenera darama ikusentzulea Mami Sunada-k zuzenduriko Yume to kyōki no ōkoku (夢と狂気の王国) dokumentalak. Aurretik ere Miyazakiren filmeen inguruko erreportaia eta dokumental anitz badauden arren, azken honetan bereziki Miyazakirren izaera eta eguneroko bizitza dira protagonista. Filmaren inguruko gorabehera teknikoak eta kreatiboak ez dira falta ordea, izan ere Miyazakik azken 50 urteetan beste inon baino denbora gehiago igaro du animazio mahaiaren atzean.

2013ko uztailaren 20an estreinatu zen Kaze Tachinu japonian eta handik gutxira, Hayao Miyazaki-k orduan 72 urte zituela, animazio mundutik erretiratu eta Isao Takahata-rekin batera sortutako Studio Ghibli-ren animazio departamentua utziko zuela jakinarazi zuen prentsaurreko baten bidez. Ordutik Ghibli Museum eta beste proiektu batzuetan omen dabil buru-belarri.

Yume to kyōki no ōkoku (夢と狂気の王国) 'THE KINGDOM OF DREAMS AND MADNESS', 2013ko azaroaren 16an estreinatu zen Japoniako zine aretoetan eta aurtengo maiatzaren 21ean kaleratu da Blu-ray eta DVD formatuetan Japonian, japoniarrez noski baina zorionez azpitituluak ingelesez baditu.

No comments:

Post a Comment

Note: Only a member of this blog may post a comment.