Nire HP6710b ordenagailu zaharra aitari utzi nion aurreko udan, urte bat lehenago jarri nion SSD diska gogorra hil ondoren. Disko gogor zaharra, hau da, ordenagailuarekin zetorrena jarri genion anaiak eta biok eta horrela aritu da gure Aita gaur arte.
Aurten gabonak igarotzera etxera itzuli naizenez, orain dela aste batzuk hildako SSDa OCZra bidaltzeko aukera izan dut eta zortez oraindik garantia zuenez, SSD berri bat bidali didate. OCZ VERTEX 4 modeloa.
Sistema Eragile eta programa guztiak berriz instalatzea eta dena zegoen bezala uztea ordea, nahikoa lan nazkagarria da eta hori ekiditeko, Macrium Reflect programa erabili dugu diska gogor zaharreko irudi bat SSD berrian sortzeko eta horrela, 40 bat minututan disko gogor zaharreko guztia SSDan behar den bezala kopiatzeko.
SSD berri honekin, lehen 4 minututan pizten zen ordenagailua, orain 40 segundutan pizten da eta itzaltzeko 40 segundu beharrean, 14 sengundu besterik ez ditu behar. Edozein ordenagailuren errendimentua guztiz hobetzen dute era honetako SSD diska gogorrek.